Juanita Etxegarairen dohaintza eskertu du Lesakako Andra Mari Egoitzako Patronatuak

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 24a, 17:00

Lesakako Andra Mari Zahar Etxerako dohaintza utzi du Juanita Etxegaraik bere testamentuan.

Egongelaren eta jantokiaren instalazioak hobetzea ahalbidetuko duen dirua utzi du testamentuan

Lesakako Andra Mari Egoitzako Patronatuko Zuzendaritza Batzordeak eskerrak eman nahi dizkio Juanita Etxegarai Altzugarai andeari, erakunde honi egindako ekarpenagatik, martxoaren 19an egindako ohiko bilkuran aho batez erabaki zuenez. Juanita Etxegarai lesakarrak Andra Mari egoitzan bizi izan zituen bere bizitzako azken urteak, 2024ko abenduaren 7an hi zen arte. Bere testamentuan egoitzari utzi dio egongelaren eta jantokiaren instalazioak hobetzea ahalbidetuko duen dirua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun