Eskubaloi campusa eginen dute Aste Santuan Beran

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 24a, 16:00

Txingudi eskubaloi taldeak Aste Santurako eskubaloi campusa antolatu du Beran. Apirilaren 22tik 25era elkartuko dira Berako kiroldegian eskubaloian aritzeko. Izen ematea apirilaren 8ra arte egiten ahal da.

2011tik 2016ra  sortutako haurrei zuzendutako campusa izanen da eta 10:00etatik 13:00etara elkartuko dira Berako Toki Ona Kiroldegian. Izen ematea dagoeneko irekia dago eta apirilaren 8ra arte egonen da irekia.  Esteka honetako galdetegia betez edo edo txingudieskubaloia@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz egiten ahal da 30 euroren truke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun