Ikusmin handia piztu zuen partidak eta harmailak beteak ageri ziren. Urduri hasi ziren bi taldeak eta lehen bi laurdenetan ez zen golik izan. Hirugarrenean aitzineratu zen Gure Txokoa, Laia Aranbururen gol batekin, baina Beti Gaztek markagailua iraultzea lortu zuen, Leire Rodriguezen bi golekin. Azkenean Beti Gaztek 2-1 irabazi zion Gure Txokoari. Kiroltasun osoz jokatu zen partida, bai zelaian, baita harmailetan ere. Eta partidaren ondotik ere, garai bateko derbietan bezala, mahai inguruan elkarrekin egin zuten merienda bi taldeetako jokalariek.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!