[BIDEOA] Berako Labiaga ikastolak 50. urteurrena ospatzeko bidekolipa prestatu du

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 21a, 16:00

Berako Labiaga ikastola 50. urteurrena ospatzen ari da ikasturte honetan, eta ospakizunen harira kanta bat sortu bideoklip bat egin dute. Kanta sortzen eta bideokliparen grabaketan ikastolako ikasle ohi, guraso ohi, irakasle ohi, laguntzaile, ikasle, irakasle, langile eta ikastolako lagunek parte hartu dute. 

Irudien grabaketak, Berako Herriko Etxeko plazan, Lagun Etxean, eta Altzate eta Eztegarako egoitzetan egin dira. Labiaga ikastolaren sorreratik erabili izan diren 4 egoitzetan. Izan ere, Labiaga ikastolako lehendabiziko gela, Berako Herriko Etxeko lehendabiziko solairuan egin zen. Matrikulazioa handitzen joan zen neurrian, bertze egoitza bat bilatu eta Lagun Etxean gela batzuk egokitu ziren. Ondotik, Altzate eta Eztegarako egoitzetara. Egun, Altzateko egoitza (DBH) eta Eztegarako egoitza (haur eta lehen hezkuntza) erabiltzen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!