Ludoteka eskainiko du Lesakako Udalak apirilaren 22tik 25era

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 21a, 20:00

Lesakako haurrek ludoteka zerbitzua izanen dute aukeran Aste Santuko bigarren astean.

Izen-ematea martxoaren 24tik 28ra egin daiteke Lesakako Udalaren webgunean

Aisialdia eta kontziliazioa bateratzeko asmoz, Aste Santuko bigarren astean, apirilaren 22tik 25era ludoteka zerbitzua eskainiko du aurten ere Lesakako Udalak. 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua da eta plazak mugatuak izanen dira. Kuota 24 eurokoa izanen da. Izen ematea martxoaren 24tik 28ra egin daiteke Lesakako Udalaren webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun