Txapelketa mistoaren finalarekin bukatuko da Euskal Herriko sokatira txapelketa

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 21a, 10:00

Beti Gazteko talde mistoa Euskal Herriko sokatira txapelketako finalean izanen da igandean Ibarran (Gipuzkoa).

Igande goizean jokatuko dute Ibarran (Gipuzkoa) eta bertan izanen dira Beti Gazteko neska-mutilak

Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketa bukatzeko, txapelketa mistoko finala jokatuko dute martxoaren 23an, igandean 11:00etan hasita Ibarran (Gipuzkoa. Lesakako Beti Gazterekin batera, Ibarra, Txantrea, Berriozar, Abadiño eta Badaiotz sailkatuko dira finalerako.

Beti Gazte joan den asteburuko “mendekua” hartzen saiatuko da Ibarran. Izan ere, lehen lau txapelak jantzi ondotik (gizonezkoak 680, 640 eta 600 kilotan eta emakumeak 540 kilotan), esku hutsik bueltatu ziren Abadiñotik: gizonezkoen 560 kilokoan ezin izan zuten taldetik plantatu, lesioen ondorioz eta 500 kiloko emakumeek, tiraldi guztiak irabazi arren, Ibarrarekin puntutan berdinduak bukatu zuten ligaxka, baina gipuzkoarrek eraman zuten txapela, pisuz arinagoak zirelako.

Gauzak honela, Beti Gaztek ezin izanen du joan den urteko marka berdindu (jokoan izaten diren zazpi txapelak irabazi zituen lehen aldiz historian), baina aurtengo bosgarrena janzteko aukera izanen du Ibarran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!