'Almazenean' antzezlana taularatuko dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 20a, 09:00

'Almazenean' antzezlana ikusteko aukera izanen da larunbatean, martxoaren 22an, Beran. Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga dira antzezlaneko protagonistak eta erretreta hartzekotan den eta bera ordezkatuko duten langile baten kontuak kontatzen ditu. 

Emanaldia larunbatean, martxoaren 22an, izanen da 19:00etan Berako Kultur Etxean.

Emanaldirako sarrerak dagoeneko salgai daude hemen 7 euroren truke, eta aitzinetik bukatzen ez badira, emanaldiaren egunean ere eskuragarri paratuko dituzte Kultur Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun