09:00etatik 11:00etara sindikatuek deitutako lanuztearekin bat egin eta 09:15ean hainbat irakaslek kontzentrazioa egin dute Berako Mukixu zubian. Hezkuntza publikoaren aldeko aldarriarekin batera, Lanbide Heziketako ikastetxe duina, orain! aldarrikatu dute. Ondotik, batzarra egin dute Toki Ona institutuan.