Roxi Elizalde gogoan izan dute Arkupeak elkarteko martxoko mendi irteeran

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 19a, 13:00

Etxalarko mendietan ibili ziren 85 mendizale asteartean

Irudiak: Joxe Zubieta

Hilabeteroko martxan, hirugarren asteartean mendi ateraldia egin dute Arkupeak elkarteko mendizaleek. Martxoaren 18an Etxalarko herrigunetik abiatu eta Usategietako lepoan eta Lizarietan gelditu ondotik, berriz ere Etxalarrera jautsi ziren ibilaldian parte hartu zuten 85 lagunak, La Basque jatetxean bapo bazkaltzeko. Bezperan hildako Roxi Elizalde Mariezkurrena gogoan izan zuten mendizaleek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun