Espainiako trial kopako lehen proba jokatu zen martxoaren 15ean Cartagenan (Murtzia) eta Lesaka Trial taldeko Uxuri Portu bigarren izan zen 12-15 urteko nesken maila berrian (12 urte ekainean beteko ditu lesakarrak). Xabier Valverde taldekidea, hau ere junior maila berrian, bederatzigarren izan zen. Valverdek 17 urte eginak ditu otsailean.
Espainiako trial kopak lau proba izanen ditu eta larunbateko Cartagenakoaren ondotik, martxoaren 29an Caspen (Aragoi), maiatzaren 11n Cambrilsen (Katalunia) eta ekainaren 7an, berriz ere Kartagenan lehiatuko dira.
Tartean, Lesaka Trialeko txirrindulariak Zona Norteko Kopan ere ariko dira Aretxabaletan (Gipuzkoa), Lizarra (Nafarroa), Lukon (Araba) eta Xixonen (Asturias).