[ARGAZKIAK] Berako Ricardo Baroja eskolako ikasleek 60 haritz landatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 18a, 19:00

Ricardo Baroja eskolako 5. eta 6. mailako ikasleek 60 haritz landatu zituzten martxoaren 14an Santa Barbara inguruan. Irakasleekin batera oinez joan ziren Santa Barbara eta bertan udaleko mendizain Urtziren eta Patxi zinegotziaren laguntza izan zuten haritzak landatzeko. Goiz ederra pasatu zuten mendian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun