Edoskitze tailerrak eginen dituzte Lesakan udaberrian ere bai

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 18a, 17:00

Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko tailerrak eginen dituzte martxoan, apirilean eta maiatzean ere. Elixabete Lameirinhas eta Anne Karrikaburu pediatriako erizainek zuzenduko dituzte saioak.

Lehenbiziko tailerra martxoaren 20an, ortzegunean 12:00etatik 13:30era eginen dute Lesakako Udalaren erabilera anitzeko gelan (Koskontako Bidea 7, 2.). Hurrengo biak apirilaren 24an eta maiatzaren 15ean eginen dituzte, leku eta ordu berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun