Bidasoa karrikako, Foruen plazako, Iparkarrikako eta Legarbideko bizilagunekin bilduko dira Berako hautetsiak ortzegunean

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 18a, 09:00

Auzoz auzo batzarrak egiten ari dira Berako EH Bilduko hautetsiak ortzegunetan. Aste honetan hiru auzotako herritarrekin elkartuko dira. 

18:30ean Bidasoa karrikako bizilagunekin elkartuko dira Zubixabalen, 19:15ean Foruen plazako eta Iparkarrikako auzotarrekin Ansonean eta 20:00etan Legarbidea auzoko bizilagunekin Burga plazan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun