Joan den denboraldiko txapeldunen kopa hartu dute Beti Gazteko futbol-8ko benjaminek

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 18a, 13:00

Joan den denboraldian benjamin mailan txapeldun izan zen Beti Gazteko futbol-8 taldea, koparekin, larunbatean Mastegin.

2023-2024 denboraldiko benjaminen Beti Gazte B taldeari saria eman zion Nafarroako Futbol Federazioak martxoaren 14an, joan den ortziralean egindako galan, futbol 8ko beraien multzoko txapeldun izateagatik. German Deskarga Oiartzabal Deskarga Oiartzabal eta Ina Garcia Icuza entrenatzaileek hartu zuten saria Iruñean eta biharamunean, taldeak Mastegin jokatutako partidaren ondotik (aurten alebinetan) eman zieten jokalariei. Zorionak!

German Deskarga eta Ina Garcia Icuza entrenatzaileak joan ziren kopa biltzera Nafarroako Futbol Federazioaren galara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun