Hasi dira Nafarroako Kirol Jokoak

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 17a, 19:00

Nafarroako XXXVIII. Kirol Jokoetako lehenbiziko jardunaldia atzo jokatu zuten Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolan. Kimuetan Basaburua, Igantzi eta Arantzako taldeak lehenbiziko lau postuetan sailkatu ziren eta haurretan Basaburua lehenbiziko gelditu zen eta Igantzi bigarren. Aranztarrek eta beratarrek osatutako taldea sailkapenean laugarren izan zen.

Kimuen maila

Proba konbinatuak
  1. jardunaldia 2. jardunaldia 3. jardunaldia 4. jardunaldia Guztira
Andra Mari 3 07.04       07.04
Basaburua B 07.13       07.13
Igantzi 07.16       07.16
Arantza 07.22.43       07.22.43
Iñigo Aritza 2 07.22.50       07.22.50
Andra Mari 2 07.23       07.23
Basaburua A 07.24       07.24
Berrioza A  07.25       07.25
Iñigo Aritza 1 07.29       07.29
Araxes 07.33.10       07.33.10
Andra Mari 1 07.33.46       07.33.46
Paz De Ziganda B 07.35       07.35
Paz De Ziganda A 07.45       07.45
Berriozar C 07.57       07.57
Antsoain A  08.07       08.07
Antsoain B 08.10       08.10
Joakin Lizarraga A 08.13       08.13
Berriozar B 08.14       08.14
Joakin Lizarraga B 08.18       08.18
Antsoain C  08.24       08.24

Lau jardunaldietan denborarik hoberena lortzen duten lau taldeek finalerako txartela lortuko dute.

Haurren maila

Proba konbinatuak
  1. jardunaldia 2. jardunaldia 3. jardunaldia 4. jardunaldia Guztira
Basaburua 09.30       09.30
Igantzi 09.54       09.54
Antsoain B 10.05       10.05
Labirantza (Arantza, Berako Labiaga Ikastola) 10.30       10.30
Iñigo Aritza 10.33       10.33
Araberri 11.41       11.41
Andra Mari 2 11.44       11.44
Andra Mari 1 12.11       12.11
Andra Mari 3 12.20       12.20
Malkaitz 12.26.12       12.26.12
Antsoain A 12.26.17       12.26.17
Berriozar 12.29       12.29

Lau jardunaldietan denborarik hoberena lortzen duten lau taldeek finalerako txartela lortuko dute.

Kadeteen maila

Proba konbinatuak
  1. jardunaldia 2. jardunaldia 3. jardunaldia 4. jardunaldia Guztira
Basaburua 10.45       10.45
Araxes 11.28       11.28
Andra Mari
11.58       11.58
Antsoain A 12.08       12.08
Paz de Ziganda 14.41       14.41
Berriozar 14.47       14.47
Antsoain B 15.09       15.09

Lau jardunaldietan denborarik hoberena lortzen duten lau taldeek finalerako txartela lortuko dute.

Sokatira

Haurren eta kadeteen kategorietan, sokatiran ere ari dira, eskualdekoen artean, Basaburukoak bakarrik. Lehenbiziko jardunaldia bi egunetan jokatuko dute. Hala, atzo egin zituzten tiraldien erdiak eta martxoaren 23an bertze erdiak eginen dituzte. Hortaz, sailkapena hurrengo astean jakinen da.

Sokatiran, bi jardunaldi eta finala eginen dituzte eta finalean sei talde hoberenek parte hartuko dute.

Hurrengo jardunaldiak

Igande honetan, martxoaren 23an, Antsoainen jokatuko dute bigarren jardunaldia; martxoaren 30ean Etxarri Aranatzen eta apirilaren 6an Lekunberrin. Hiru jardunaldiak 10:30ean hasiko dira. Finala, berriz, Altsasun izanen da, 11:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun