Bazkaria eta kantuak igandean
Martxoaren 23an, igandean, berriz, jubilatuen ostatuan bazkaltzeko eta kantatzeko aukera eman du San Fermin elkarteak. Igandean 14:00etan izanen dute bazkaria eta txartelak 20 eurotan hartzeko azken eguna martxoaren 20a izanen da. Menuari dagokionez, lehengoak aukeran izanen dituzte entsalada mistoa, ilar gorriak edo espagetiak bolognar erara; bigarrenak, aukeran, zapoa saltsa berdean, oilaskoa labean edo entrekota. Postrea ere aukeran izanen dute, ardoa, sagardoa eta kafea.