Aste kulturala izanen dute heldu den astean Berako zahar etxean

Joan den urteko aste kulturalean hartutako irudia.

Gastronomia, musika, kantak, bertsoak... Denetarik uztartuz, aste osoan hainbat hitzordu izanen dituzte Berako San Jose zahar etxeko lagunek.

  • Martxoaren 17an, astelehena, Ibardingo Mendiko sagardotegira joanen dira bazkaltzera. Dendaz denda ibiltzeko ere probestuko dute.
  • Martxoaren 18an, asteartea, 11:15etik 12:00etara Nafarroako jotak izanen dituzte eta 15:30ean talo jatea eginen dute.
  • Martxoaren 19an, asteazkena, 11:15ean jotak izanen dituzte eta 17:00etatik 17:30era Atzokoak abesbatzaren emanaldia.
  • Martxoaren 20an, ortzeguna, alde batetik, txistulariek eta bandak eginen diete bisita zahar etxekoei eta bertzetik, 16:00etatik 17:00etara San Jose kantari hitzordua antolatu dute.
  • Martxoaren 21ean, ortziralean, bingoa eta bertsoak izanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun