Ziobiko erreka iragazgaizteko lanak esleitu ditu Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 13a, 20:00

Malerreka Common Zerbitzuak mikrokooperatibak eginen ditu 24.960,61 euroren truke

Onbordi baserriaren inguruan Ziobiko erreka iragazgaizteko obrak esleitu ditu Lesakako Udalak. Malerreka Common Zerbitzuak mikrokooperatibak eginen ditu lanak 24.960,61 euroan (BEZa barne) eta Juan Bautista Guallart Vega ingeniariak idatzitako memoria baloratuaren arabera.

Toki erakundeek inbertsio inbertsio jarduerak finantzatzera bideratutako kredituaren banaketa irizpideak eta autonomia erkidegoetarako banaketa finkatu zituen Espainiako Turismoko Estatu Idazkaritzak. Nafarroako Lurralde Planean ‘Baztan Bidasoa’ Lurrralde Plan Orokorra sartu da, eta Cederna Garalur Elkartea da erakunde onuraduna, 4.740.000 euroko kreditua duena zenbait jarduera finantzatzeko, bertzeak bertze, Ziobiko errekastoa iragazgaiztea bideratutako tartean eta Onbordi baserriaren paraleloan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun