Lesakako Hezkuntza Foroak ikastetxera sartu eta ateratzeko orduetan sortzen den ibilgailuen joan-etorriari buruzko hausnarketa egin nahi du herri mailan. Hori dela eta, Lesakako Udalak eta bi ikastetxeek, Irain eskolak eta Tantirumairu ikastolak, familia eta interesa dutenei bilera batera deia egin diete. Bilera martxoaren 17an, astelehenean, 18:00etan eginen dute Herriko Etxean.