Laster egiteko entrenamendu irekiekin hasiko dira gaur Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 13a, 10:30

Beti Gazte lasterka taldeko korrikalariak igandeko Lesakako Mendi Lasterketan, Frainera igotzen. Taldeka laster egiteko entrenamenduak eginen dituzte ortzegunero, maila guztietako korrikalarientzat.

Beti Gazte elkarteak antolatu ditu ortzegunero, 18:00etan, maila guztietako korrikalarientzat

Lesakako Beti Gazte elkarteak taldeka laster egiteko entrenamenduak antolatu ditu. Martxoaren 13an, hasiko dira eta ortzegunero eginen dituzte, 18:00etan hasita Eltzetako Plazatik. Maila guztietako korrikalarientzat irekia dago, taldean kirola egin eta ongi pasatzeko prest daudenentzat.

Beti Gazte elkarteak jakinarazi duenez, «ez dira gidatutako saioak izanen, beraz kontuan eduki Beti Gaztek ez dituela bere gain hartuko saioetan gerta daitezkeen ezbeharrak». Informazio gehiagorako: 697 27 60 36 (Alaia).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun