Eleder Magoaren ikuskizuna antolatu du martxoaren 29rako Berako Labiaga ikastolak

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 14a, 15:00

Berako Labiaga ikastola 50. urteurrena ospatzen ari da ikasturte honetan, eta hilabetero ari da ekitaldiak antolatzen. Ekitaldi horien barrenean, Eleder Magoaren ikuskizuna izanen dute martxoaren 29an.

Eguraldi onarekin magia ikuskizuna 17:00etan izanen da ikastolaren Eztegarako egoitzako patioan. Eguraldi txarra bada, aldiz, ekitaldia Altzateko frontoira lekualdatuko dute.

Ikuskizunerako sarrerek 3 euroko prezioa dute eta dagoeneko salgai daude Purienean eta ikastolako idazkaritzan. Bi urtetik behitiko haurrek sarrera debalde izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun