Mugalan lankidetza-proiektuaren parte dira enplegu-zerbitzuak (France Travail, Servicio Navarro de Empleo - Nafar Lansare), garapen agentziak (Cederna Garalur eta Bidasoa Activa), Euroeskualdea, Berako Udala eta mugaren bi aldeetako enpresa-elkarte eta enpresak. Enplegu Azoka Berako Kultur Etxean eginen dute apirilaren 1ean 14:00etatik 18:00etara.
Azokan parte hartu nahi duten enplegu bilatzaileek zein enpresek aitzinetik izena eman beharko dute martxoaren 21a baino lehen.
Parte hartzaile gisa izena emateko mezu bat bidali beharko da santes@navarra.es helbidera izena eta telefono zenbakiarekin.Enpresa gisa izena emateko, aldiz, mezua sne.prospeccion.empresas@navarra.es helbidera bidali behar da enpresaren izenarekin eta telefono zenbakiarekin.
Mezua bidali ondotik, antolatzaileek harremanetan jarriko dira azokari buruzko beharrezko xehetasunak emateko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!