'Erreka zoko hortan' film laburra aurkeztuko du Ekaitz Bertizek ortziralean Beran

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 12a, 18:00

'Erreka zoko hortan', bere azken lana proiektatzen ari da Ekaitz Bertiz zinemagile sunbildarra herriz herri. Ortziralean Beran izanen da lana aurkezten, 18:30ean, Kultur Etxean. Film laburra emanen dute, eta zuzendaria bertan izanen da.

Honakoa da Erreka zoko hortan lanaren sinopsia: Joxepik, Iparragirre baserriko alaba zaharrenak, Frantziako mugaren bertze aldera pakete pisutsu bat garraiatu behar du gauez. Gainontzeko kontrabandistek ez bezala, berarentzat karabineroak ez dira izanen basoak gordetzen duen gauzik beldurgarriena…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun