Martxoak 8

Mendi Abesbatzak kontzertu ederra eman du Emakumearen Nazioarteko Egunean

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 12a, 12:30

Mendi Abesbatzako kideak martxoaren 8an Donezteben egindako kontzertuan.

Doneztebeko Mendi Abesbatzak emakumeak protagonista zituen kontzertua eman zuen martxoaren 8an, pasa den larunbatean. Abesbatzakoen hitzetan, «giro goxoa» sortu zen kontzertuan eta jendetza bildu zen emanaldia aditzeko.

Abesbatzako kideek kontzertuaren balorazio positiboa egin dute: «Interpretatutako doinuak gustura entzun eta abestu zituztelakoan gaude, txalo zaparra handiak egin baitzizkiguten. Emakumezkoek bakarrik hasi zuten emanaldia, ondotik gizonezkoak gehituz, baina beti emakumea protagonista zuten kantak izanez. Abesbatzen alorrean emakumeek duten garrantzia argi goraipatu genuen!».
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun