'Aire errea' erakusketa ikusteko aukera izanen da asteburu honetan eta hurrengoan Beran

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 12a, 14:00

Labiaga ikastolako Areto Nagusian egonen da ikusgai erakusketa heldu den bi asteburuetan.

Memoria historikoari buruzko zikloa egiten ari da Berako Labiaga ikastola eta zikloaren barrenean, 'Aire errea' erakusketa ikusgai egonen da heldu den bi asteburuetan.

Aire errea  Xabier Erkizia soinu artistak gerraren zaratari buruz sorturiko soinu instalazioa da. Erkiziak Gernikako Bakearen Museoarekin eta EHUko memoria historikoari buruzko ikerketa taldearekin elkarlanean sortu du erakusketa.

Erakusketa Labiaga ikastolako Altzateko egoitzako Areto Nagusian egonen da ikusgai asteburu honetan eta hurrengoan 17:00etatik 20:00etara.

Gainera, heldu den igandean, martxoaren 23an, 19:00etan Xabier Erkiziak bisita gidatua eginen du erakusketara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun