Klarinete eta piano topaketetan parte hartu dute Berako Isidoro Fagoaga musika eskolako ikasleek

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 11a, 19:00

Berako Isidoro Fagoaga udal musika eskolako ikasleak Donibane Lohizunen eta Errenterian izan ziren otsailaren 22an klarinete eta piano topaketetan parte hartzen.

Argazkiak: Isidoro Fagoaga udal musika eskolak utziak.

Donibane Lohizuneko Peyuco Duhart kulturgunean 40 klarinetista elkartu ziren, horien artean Berako musika eskolako Adriana Urtxegi eta Xuane Altzuguren ikasleak, eta Aitor Mitxelena irakaslea. Hasteko solasaldi bat izan zuten, eta ondotik, denek batera kontzertua eman zuten.

Egun berean Errenterian piano topaketa egin zuten Euskal Herriko Musika Eskolan Elkarteak (EHME) eta bere baitan dauden Musika Eskolek eta piano irakasleek antolatuta. Hainbat pianista elkartu ziren, tartean Berako musika eskolako Marijo Vergara irakaslea eta 11 ikasle: Maitane Capdequi, Naroa Mutuberria, Martina Etxeberria, Jone Iturrade, Mara Etxeberria, Mare Bereau, Loiara Sansinena, Jimmy O'Leary, Maitane Muhins, Urlei Sansinena eta Ane Irazoki.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!