Martxoak 8

Haurrentzako 'Euskal emakumeen aztarnen bila' ginkana eginen dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 11a, 15:00

Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak antolatuta, 'Euskal emakumeen aztarnen bila' haurrentzako ginkana eginen dute larunbatean Beran. 7 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduriko ekintza da, eta izen ematea debalde da.

Martxoaren 8aren harira antolatutako ekintzetako bat da larunbatean Beran eginen dute ginkana. Euskal Herrian aztarna utzi duten emakumeen istorioak ezagutarazi eta balioa eman nahi diote ekintzaren bidez.

Horretarako, denboran gibelera eta aitzinera egiten duten esploratzaileak bihurtuko dira haurrak jardueran eta «ausardiarekin eta konpromisoarekin» oztopoak gainditu eta lorpen ugari eskuratu dituzten euskal emakumeen istorioetan murgilduko dira. Helburua, emakumeen ahalduntzearen balioak zabaltzea da.

Jokoan parte hartzeko aitzinetik izena eman beharko da esteka honetan ortziralea baino lehen. Hitzordua 10:30ean paratu dute Ricardo Baroja eskolako patioan dagoen frontoian eta 2-3 orduz ariko dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun