Lehiaketan Baztan-Bidasoan bizi direnek parte hartzen ahal dute. Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko eta bertze lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak aurkezten ahal dira sariketara eta norberak aukeratuko du gaia, doinua eta neurria.
Parte hartzaileak lau kategoriatan banatuko dira:
- A kategoria: 2014 edo ondotik jaiotako haurrek parte hartzen ahal dute eta guttienez bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte.
- B kategoria: 2011tik 2013ra sortutako gazteak sarituk dira eta guttienez bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte.
- C kategoria: 2007tik 2010era jaiotako gazteak sarituko dituzte eta guttienez lau bertso egin beharjo dituzte.
- D kategoria: 2006an edo lehenago sortutakoek hartuko dute parte eta guttienez zorti bertso egin behark dituzte.
Sariei dagokionez, kategoria bakoitzean bi sari izanen dira. Hala ere, epaimahaiak sariak hutsik uzten ahalko ditu, edota baita aipamen bereziak eman ere.
Kategoria denetako lehen bi sailkatuek trofeoak hartuko ditu saritzat. Horrez gain, diru sariak ere izanen dituzte. A kategoriako lehen sarituak 50 euro hartuko ditu eta bigarrenak 30 euro, B kategorian, lehen sailkatuak 100 euro eta bigarrenak 70 euro, C kategorian lehendabizikoak 150 euro eta bigarrenak 120 eta D kategorian lehendabizikoak 200 euro eta bigarrenak 150 euro.
Epaimahaia Bortzirietako Bertso Eskolak izendatuko du, eta honen erabakia ezin izanen da gibelera bota. Gainera, aipatu bezala sariak hutsik uzten ahalko dituzte, edo baita aipamen bereziak eman ere.
Sariak maiatzaren 16an, ortziralea, banatuko dituzte 18:30ean Berako Kultur Etxean.
Nola bidali bertsoak?
Bertsoak apirilaren 6tik 16ra bidali beharko dira paperean posta elektronikoz edo posta arruntez.
Bertsoak emailez bidali nahi dituztenek, kultura@bera.eus helbidera bidali behar dituzte. Bertsoak PDF formatuan bakarrik onartuko dituzte, eta mezuko gaian honakoa paratu beharko da: Baztan-Bidasoko XXXVIII. Bertsopaper Lehiaketan. Mezuaren gorputzean, berriz, honako datuak paratu beharko dira: izena eta abizena, kategoria, adina, bertsoaren izenburua, telefonoa eta emaila. PDF formatuko dokumentuan bertsoez gain, izenburua eta kategoria ere paratu beharko dituzte.
Paperean bidali nahi dutenek honako helbidera bidali beharko dituzte bertsoak:
Berako Udala
Baztan-Bidasoko XXXVIII. Bertsopaper Lehiaketa
Herriko Etxeko plaza, 1
31780 Bera (Nafarroa)