Ortzegunean Itzea, Illekueta eta Matzada auzoetako herrietarrekin bilduko dira Berako udal ordezkariak

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 11a, 11:00

Berako EH Bilduko zinegotziak herritarren kezkak eta zalantzak biltzen ari dira auzoz auzo ortzegunetan. Ortzegun honetan, martxoaren 13an, eginen dute hirugarren bilera erronda Itzea, Illekueta eta Matzada auzoetako herritarrekin.

18:30ean Itzea etxearen parean elkartuko dira bertako auzotarrekin, 19:15ean Illekuetan paratu dute hitzordua Konpaneko zubian, eta azkenik 20:00etan Matzadakoekin elkartuko dira Matzada futbol zelaiko aldageletan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun