Martxoak 8

Martxoaren 8aren harira bertso poteoa eta lelo lehiaketa egin dituzte Beran

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 10a, 14:30

Berako Goldatz talde feministak antolatuta, bertso poteoa egin zuten larunbatean Beran. Haira Aizpurua saratarra eta Ekhiñe Zapiain beratarra aritu ziren bertsotan Ainhoa Aranburuk jarritako gaiak erantzunez. Arratsaldean, aldiz, Lesakan eskualdeko mugimendu feministak antolatutako manifestazioarekin bat egin zuten.

Martxoaren 8koa ez da Goldatzek Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldi bakarra, bezperan, hilaren 7an lelo lehiaketa egin baitzuten Espidobaitan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun