Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren eskualdeko manifestazioa egin zuten larunbat arratsaldean Lesakan. Ehunka lagun bildu ziren eta Plaza Zaharretik abiatu ziren, Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak! zioen pankartaren gibelean. Bertze aldarrikapenak ere izan ziren pankartetan, hala nola Feminismotik justizia soziala sortu zioena. Karrikaz karrika ibili ziren eta manifestazioa bukatzean, III. Mundu Gerra taldeak kontzertua eman zuen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.