Bestak 2025

Berako bestak antolatzeko bilera irekia eginen dute asteazkenean

Ttipi-Ttapa 2025eko martxoaren 10a

Hilabeteak falta dira abuzturako, baina, beratarrak dagoeneko hasiak dira herriko bestetan prestatzen. Berako Udalak deituta, bestak antolatzeko lehen bilera eginen dute asteazken honetan, martxoak 12. Hitzordua 18:30ean paratu dute Beralandetan, eta herritar denak animatu dituzte parte hartzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun