Martxoak 8

[ARGAZKIAK] Emakumeen Mendi Itzulia egin dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 10a, 09:30

Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak, Igantzik hartu du heldu den urterako lekukoa

Martxoaren 8an Bortzirietako Emakumeen* Mendi Itzulia egin dute, Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak antolatua. 50 bat emakume bildu ziren larunbat goizean Plaza Zaharrean eta Nabaz, Gardelkopagoeta, Agiña, Ikatzulo eta Goiko Iragan barna, berriz ere plazara bueltatu ziren. Bertan salda izan zuten eta datorren urteko mendi martxaren antolaketaren lekukoa Igantzik hartu zuen. Gero, bazkaria egin zuten Otsangon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun