TTIPI-TTAPAk Berako Udalaren eskutik, 'Almazenean' antzezlana ikusteko bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu Ttipi Txartela dutenen artean. Martxoaren 22an taularatuko dute 'Almazenean' lana, Berako Kultur Etxean 19:00etan. Zozketan parte hartzeko aski da galdetegi hau betetzea. Martxoaren 16an bukatuko da zozketan parte hartzeko izen ematea eta biharamunean jakinaraziko dugu zein izan den irabazlea. Zorte on!
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.