Android mugikorra dutenentzako erabilgarri dago Bera Hurbil aplikazio eraberritua

Ttipi-Ttapa 2025eko martxoaren 7a

Itxura eraberritua du Bera Hurbil aplikazioak.

Berako Udalak jakinarazi duenez, dagoeneko erabilgarri dago Bera Hurbil aplikazioaren bertsio berria Android mugikorrentzat. Aspaldiko asmoa zuen Berako Udalak aplikazioa eraberritzea, baina, bertsio berria hartzen duten plataformek jarritako hainbat arazo tarteko, nahi baino gehiago luzatu zaie prozesua. Oraingoz Android mugikorrentzako bakarrik egonen da eskuragarri,  eta plataformarekin izandako arazoak konpontzean paratuko dute Ios sistema dutenentzat. 

Bera Hurbil aplikazio berria izateko, honako urratsak segitu beharko dituzte interesatuek:

  • Aplikazioaren bertsio zaharra ezabatzea.
  • Esteka honetan bertsio berria deskargatzea
  • Erregistro datuak betetzea. Garrantzitsua da datuak berriz betetzea, aplikazioa berria baita. Nahi izanez gero, erabiltzaile eta pasahitz bera erabili daitezke.

  • Izen-ematearekin bukatzeko, emandako postara joan erregistroa baieztatzeko. Pausu hau egin gabe ez da erregistroa amaitzen

Prozesua bukatzean arazoren bat edo zalantzaren bat dutenek aiora@aiora.eus helbidera idazten ahalko dute zalantzak argitzeko.

Aplikazioa oraingoz Android erabiltzaileentzat bakarrik dago eskuragarri, eta heldu den asteetan aurreikusten dute Ios erabiltzaileentzat ere eskuragarri egotea

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun