[BIDEOA] Sei auto kiskali ditu suak bart gauean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 7a, 09:05

Sute batek sei auto kiskali eta bertze lautan kalteak eragin ditu bart gauean Antoiu karrikako aparkalekuan, Eskolttikiko gibeleko aldean. Irudi hauetan ikusten da sugarrek hartu duten indarra. Nafarroako Larrialdi Zerbitzuetan goizaldeko 05:07an hartu dute abisua eta suhiltzaileak joan dira itzaltzera. Foruzaingoa ari da gertatutakoa ikertzen eta herritarren laguntza eskatu du horretarako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun