Euskal Herriko laugarren txapela janzteko aukera izanen du Beti Gaztek Araban

Ttipi-Ttapa 2025eko martxoaren 7a

Beti Gazte sokatira taldeak Euskal Herriko laugarren txapela janzteko aukera izanen du larunbatean Pobesen (Araba). Argazkian, 600 kiloko gizonezkoak Berangoko jardunaldian. Argazkia: Potronko

Larunbatean Pobesen jokatuko dute gizonezkoen 600 kiloko finala eta emakumeen 500 kiloko bigarren jardunaldia

Euskal Herriko sokatira txapelketan, orain arteko hiru txapelak (gizonezkoak 680 eta 640 kilotan eta emakumeak 540 kilotan) Beti Gaztek jantzi ditu eta martxoaren 8an laugarrena janzteko aukera izanen du Pobesen (Araba). Larunbatean 17:00etan hasita jokatuko da gizonezkoen 600 kiloko finala. Beti Gazterekin batera, Ñapurrak, Abadiño, Txantrea, Zuraide B eta Ibarra ariko dira finalean.

Final horretaz gain, emakumeen 500 kiloko txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute.Beti Gazterekin batera, Ibarra, Txantrea, Abadiño, Badaiotz eta Berriozar ariko dira.

Larunbat honetakoaren ondotik, bi asteburutan hiru txapel erabakitzea geldituko zaio Euskal Herriko sokatira txapelketari. Martxoaren 15ean, Abadiñon, emakumeen 500 kiloko finala eta gizonezkoen 560 kiloko txapelketa jokatuko dute saio bakarrean (Beti Gazte, Abadiño, Berriozar, Bizindar, Ibarra, Ñapurrak, Txantrea eta Zuraide ariko dira). Martxoaren 23an, txapelketa mistoko finala jokatuko dute Ibarran.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun