Azken urteetan Berako Udalak hainbat zailtasun izaten zituen Ibardingo turismo bulegorako langileak bilatzeko, eta turistei ahalik eta zerbitzu egokiena emateko asmoz, langilerik gabeko bulegoa ireki dute.
Bulegoa astelehenetik igandera irekia dago 08:00etatik 18:00etara eta langilerik ez dagoenez, eskuragarri paratu dituzte eskualdeko informazio biltzen duten hainbat mapa eta azalpen.
Berako eta Urruñako Udalek eta Ibardingo Merkatarien elkarteak sustatu dute eta Sebastian Giradok idatzi eta zuzendu du proiektua. Diseinu grafikoko lanak Janire Andresek egin ditu.