Etxalarko trafikoa arautzeko ordenantza berria aurkeztuko dute bihar

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 6a, 12:30

Bihar aurkeztuko dute trafiko ordenantza berria 19:00etan.

Etxalarko Udalak herriguneko trafikoaren egoera hobetzeko sortutako araudiaren berri emanen du bihar arratsaldean eginen dute bileran. Hitzordua 19:00etan izanen de Kultur Etxean.

Herrigunean aparkatzeko eta ibilgailuen zirkulaziorako dauden arazoak ikusita erabaki du udalak Etxalarko trafikoa eta zirkulazioa arautzen duen ordenantza aldatzea.

Horretarako otsailaren 25era arteko epea ezarri zuten herritarren ekarpenak biltzeko, eta behin horiek denak bilduta bihar arratsaldean aurkeztuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun