Martxoak 8

Emakumearen Eguna bi larunbatetan banatua ospatuko dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 6a, 09:00

Martxoaren 8an elkarretaratze musikatua eginen dute Etxalarko plazan, baita giza katea eta poteoa ere.

Martxoaren 8an giza katea eta poteoa izanen dute eta 15ean Marie Curieri buruzko filmaren proiekzioa

Emakumearen nazioarteko egunaren harira, Etxalarko egitaraua bi larunbatetan banatuko da. Martxoaren 8an, larunbat honetan, 19:00etan elkarretaratze musikatua egin eta giza kate borobila osatuko dute plazan. Ondotik, ostatuetan poteoa eginen dute.

Martxoaren 15ean, larunbatean 19:00etan film proiekzioa izanen dute Pello Apezetxea Kulturgunean. Aurtengoan, emakume zientzialarien gaia hartuz, Marie Curieren bizitzari buruzko proiekzioa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun