Herriko Etxearen beheitian hamaiketako irekia izan zuten, gero kalejira, geldialdiak eginez Andra Mari zahar etxean, Bittiriko plazan eta herriko plazan, dantza emanaldiekin haur eta guraso, denak elkarrekin. Bazkaria izan zuten eskolako jangelan, Irain Eskolako komunitate osoak. Arratsaldean, berriz, Haurrentzak jolasak Txiribuelta taldearen eskutik. Egun ederra izan zen eta giro ezin hobean joan zen eguna!