Berako elizako kanpandorrea bisitatu dute Ricardo Baroja eskolako ikasleek

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 4a, 18:00

Pasa den otsailaren 28an, Berako Ricardo Barojako 3. eta 4. mailako ikasleek San Esteban elizako kanpandorrea bisitatu zuten. Bertako XIX. mendeko erlojua eta XVII. mendeko ezkilen inguruko azalpen historikoak eman zizkien Andoni Anduezak. Ikasleek interes handiarekin aditu zituzten azalpenak, eta elizak duen ondarea ezagutzeko aukera izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun