Ortzegunean Eztegarako, Kanttonberriko eta Altzateko bizilagunekin bilduko dira Berako hautetsiak

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 4a, 17:00

Otsailaren 26an egin zituzten lehen bilerak auzotarrekin. Irudian, udal ordezkariak Herriko Etxeko plazako auzotarrekin

Auzoz auzo bilerak egiten ari dira Berako udaleko hautetsiak ortzegunetan. Aste honetan Eztegarako, Kanttonberriko eta Altzateko eta Uraldeko bizilagunen txanda izanen da. 

Martxoaren 6an, ortzeguna, 18:30ean elkartuko dira Eztegara frontoian Eztegara pasealekuko bizilagunekin. 19:15ean, Kanttonberriko bizilagunen txanda izanen da eta San Jose egoitzako atarian elkartuko dira. 20:00etan, berriz, Altzate eta Uraldea karrikako bizilagunen txanda izanen da eta ikastola atarian elkartuko dira.

Bilerak otsailaren 27an hasi zituzten, eta maiatzaren 8ra arte luzateko dira. Hain zuzen, udalak barkamena eskatu du bidalitako lehen egutegian Dornaku eta Garaitarreta auzoak ez zituztelako sartu. Bi auzo horietako herritarrekin maiatzaren 8an elkartuko dira. Garaitarretako bizilagunekin Meakan elkartuko dira 18:30ean eta Dornakukoekin 19:30ean kapillan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun