Sallesko eta Romagnateko herritarrak eta hautetsiak Berako inauteak ezagutzen izan dira

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 4a, 15:00

Berako, Sallesko eta Romagnateko hautetsiak Iamotenean.

Badira urte batzuk Berako eta Sallesko herriak senidetu zirela. Pixkanaka bi herrien arteko harremana haundituz joan da, eta igandean Sallesko herritar batzuk eta hautetsiak Beran izan ziren inauteak ezagutzen. Salles aldi berean Romagnat herriarekin senidetua dago, eta bertako ordezkariak ere izan ziren Beran inauteak ezagutzen.  

Inudeen eta Artzainen desfilea ikusi ondotik, Gure Txokoa elkartean egin zioten harrera. Bertan, Bera Kantarik eta Berako Abesbatzak kontzertu ttiki bat egin zieten, eta ondotik Sallesko abesbatzakoek ere kantu bat kantatu zuten euskaraz. Elkarrekin bazkaldu zuten, eta ilunabarrean Lesakara joan ziren zakuzarrak ikustera.

Hiru herrietako ordezkariak egun ederra pasa zuten elkarrekin, eta harremanak sendotzeko borondatea erakutsi zuten.

Udaberri aldera, beratarrek bisita itzuliko dute Sallesera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun