Ur zerbitzuaren mozketa izanen dute Lesakako zenbait karrikatan martxoaren 4an

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 3a, 14:30

Asteartean 09:00etatik 11:00etara Bittiriko Plazan eta 11:00etatik 13:00etara Albistur eta Azkaine karriketan eta Otsango poligonoan

Lesakako Udalak jakinarazi duenez, ur zerbitzuaren mozketa izanen dute martxoaren 4an, astearte goizean, herriko zenbait karrikatan. Zehazki, Bittiriko Plazako 8. zenbakitik 13. zenbakira 09:00etatik 11:00etara moztuko dute ura eta Albistur karrikako 24. zenbakitik aitzinera, Azkaine karrikan eta Otsango poligonoan 11:00etatik 13:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun