Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak bigarren aldiz antolatutako eskuz binakako pilota txapelketako finalak jokatu dituzte martxoaren 1ean, larunbatean goizean Lesakako udal pilotalekuan. Zortzi kategoriatako azken partidak jokatu dituzte.
Benjaminak neskak
Goizueta eta Hita (Arkupe), 14 – Iratzoki eta Muñoa (Arkupe), 18
Benjaminak mutikoak
Irurieta eta Hita (Arkupe), 16 – Olaizola eta Goizueta (Umore Ona), 18
Alebinak
Elizalde eta Zubieta (Bortziriak), 18 – Urrutia eta Ripa (Txaruta), 3
Neska infantilak
Arruti (Ziotza) eta Landa (Murumendi), 9 – Galardi eta Ziaurritz (Oiarpe), 18
Mutiko infantilak
Lizarralde eta Larramendi (Ilunpe), 16 – Igoa eta Lazkanotegi (Bortziriak), 18
Mutil kadeteak
Paraguayo VII.a (Najerino) eta Anzizar (Erreka), 18 - Etxaniz (Oteiza) eta Alberdi (Lapke), 12
Mutil jubenilak
Murua (Intxurre) eta Artetxe (Ilunpe), 18 – Perez (Lapke) eta Beroz (Gazteleku), 6
Senior gizonezkoak
Apezetxea (Umore Ona) eta Landa (Oiarpe), 22 - Lizeaga (Mundarro) eta Aranguren (Eple), 13
Naroa Elizalde gogoan sariak ematerakoan
Sari banaketan izan ziren Santiago Oiartzabal, Lesakako Arkupe pilotazale elkarteko presidentea; Argiñe Ordoki udal zinegotzia; Oihan Etxeberria pilotaria eta Aimar Olaizola eta Inaxio Errandonea pilotari ohiak. Arkupe pilotazale elkarteak gogoan izan zuen berriki hildako Naroa Elizalde pilotari zubietarra eta besarkada estu bat bidali nahi izan zien bere senideei, lagunei eta Ados pilota elkarteko kideei.
Denera 181 bikotek parte hartu dute bigarren edizio honetan. Binakako txapelketa bukatu orduko, Benito Taintaren omenez bigarren aldiz antolatutako lau eta erdiko pilota txapelketari ekinen dio Arkupe pilotazale elkarteak eta sanferminetan jokatuko dituzte finalak.