Euskal Herriko sokatira txapelketaren barrenean 580 kiloko txapelketa mistoko lehen kanporaketa jokatu dute Txantrean martxoaren 1ean. Zazpi talde aritu dira, martxoaren 23an Ibarran (Gipuzkoa) jokatuko den finalerako sei txartelen bila. Txantreako saioan Ibarra izan zen garaile, Txantrea bigarren, Beti Gazte hirugarren, Berriozar laugarren, Abadiño bosgarren eta Badaiotz seigarren. Sei talde hauek izanen dira finalean. Bizindar gelditu da finaletik kanpo.