Ortzegun gizenaren bezperan, mozorroak soinean musika jotzen aritu ziren atzo Berako Isidoro Fagoaga musika eskolako ikasleak eta irakasleak. Lehenik karrikabuelta egin zuten, eta ondotik, kontzertua eman zuten goraino bete zen Kultur Etxean. Arratsaldea borobiltzeko merienda banatu zieten parte hartzaileei.
Argazkiak: Arantza Agirre.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.