Euskal Herriko sokatira txapelketan orain artean gizonezkoak alde batetik eta emakumeak bertze aldetik aritu dira. Asteburu honetan, aldiz, nahasian ariko dira, lau neska eta lau mutil talde bakoitzean, martxoaren 1ean, 580 kiloko txapelketa mistoko lehen kanporaketa jokatuko baitute Txantrean, larunbatean 17:00etan hasita. Txapelketa mistoan zazpi talde ariko dira: Beti Gazte, Abadiño, Badaiotz, Berriozar, Bizindar, Ibarra eta Txantrea. Horietatik segi lortuko dute martxoaren 23an Ibarran jokatuko den finalerako txartela.