Txapelketan 16:00etan hasiko bada ere, izen ematea 15:00etatik aitzinera egin beharko da Iamoteneko ostatuan. Bikoteko 15 euro paratu beharko dituzte.
Sari ederrak izanen dituzte parte hartzaileek. Lehen sailkatuek 250 euro eta ardo lotea hartuko dituzte saritzat, bigarren sailkatuek bi afari Zalainen eta ardo lotea, hirugarrenek bi afari Zubiondon eta ardo lotea eta laugarrenek bi martiko lote eta ardo lotea.
Gainera, bazkide bikote onenak ere saria izanen du, eta bi afari Errekalden eta ardo lotea hartuko dituzte saritzat.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!